Cornelio extea

Cornelio-etxea enpresa

1987. urtean sortu zen. Eramateko sukaldaritza mediterraneoko platerak lantzen ditugu artisau eran, eta plater horiek merkaturatzen ditugu.
Sortu ginenetik 20 urte igaro dira eta garbi ikusi dugu, gizarteak elikadura ohiturak aldatu dituela, familia antolamendua baldintzatu duten bizi estilo berrien eraginez. Gaur egungo gizarte modernoak ez du denborarik sukaldean janaria prestatzen egoteko. Ez dago denborarik eltze, burruntzali eta zartagin artean egoteko.
Errealitate horren aurrean, gure eskaintza etxeko sukaldaritza, amonaren errezetak eta betiko zaporeak dastatzen jarraitu nahi duten pertsonengana zuzentzen da bereziki; eta, hori dela eta, Cornelio-etxean familia askoren sukaldeetan aspalditik landu den sukaldaritza hobetzen saiatzen gara.
Prezio lehiakorrak ditugu eta jakin badakigu merkatuan zein lekutan gauden. Ez dugu mahaiko zerbitzurik, zerbitzaririk, eta abar eskaintzen eta, ondorioz, ez dugu hori guztia kobratzen ere.

Gaztelaniaz Euskaraz
Lege-oharra Copyright-2007-Cornelio-etxea
DATUEN BABESA:

Indarrean dagoen 15/1999 Legea, datu pertsonalen babesari buruzkoa, betez, Cornelio-etxeak zera adierazi nahi du: interesdunek bidalitako informazioan zehaztutako datuak, adierazitako xedearekin erabiliko dira bakarrik.

Interesdunak izaera pertsonaleko datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezezteko eta aurka egiteko eskubidea du, ondorengo helbideetan: cornelio@cornelioetxea.com edo Santa Maria kalea, 9.a – 20100 ERRENTERIA (GIPUZKOA).

Cornelio-etxea-k erabiltzaileak utzitako datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen du.